Aloña Mendiko Izaro Allenderentzat gol onenaren saria

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko ekainaren 15a

Izaro Allende Odriozola erdian sarian esketan duela (Argazkia: GFF)

Gol onenaren saria jaso du Aloña Mendiko futbol taldeko kadete mailako Izaro Allende Odriozola oñatiarrak. Lehen aldiz antolatu diren Gipuzkoako Futbol Sarien ekitaldian izan da.

Azkoagainen, Legazpiko Ilintxaren aurka jokatutako partiduan sartutako golak eman dio, Aloña Mendi futbol taldeko Izaro Allendde Odrizola jokalari oñatiarrari, Gipuzkoako futboleko nesken denboraldiko gol onenaren saria. Tolosan egindako ekitaldian jaso du, lehen aldiz antolatu diren Gipuzkoako Futbol Sarien ekitaldian. Aloña Mendiko futboleko presidente Jabi Azpiazu eta taldekide Naroa Igartua ondoan zituela jaso zuen saria Allendek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak