Horazio Argarate: "Umorez bizi dut adar-jotzea"

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko eka. 13a, 18:38

Horazio Argarate, Oñatiko parrokoa.

Oñatin parroko denetik, pandemiak baldintzatutako Corpusak bizi izan ditu Horazio Argaratek. Eguraldi ona egiten badu, kaleetan barrena egingo da aurtengoa eta bere estreinakoa izan daiteke.

2019ko sanmigeletan iritsi zen Oñatira Horazio Argarate parrokoa; harrezkero egin diren Corpus ospakizunak pandemiak baldintzatutakoak izan dira eta ez da prozesiorik antolatu. 2020ko meza Goienak eman zuen, zuzenean, telebistaz, eta 2021ekoa ere ohikoa baino apalagoa izan zen eta eliza barruko ekitaldira mugatu zen.

Beraz, eta eguraldi ona egiten badu, behintzat, herriko kaleetan egingo da berriz ere Corpus domekako prozesioa, eta Horazio Argaratek horrela biziko duen lehena izan daiteke. "Txantxak eta adar-jotzeak ez dira falta, ez. Umore sanoz bizi dut, baina ea eguraldi ona egiten duen", dio, barrez, Argaratek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak