Bainu denboradiaren hasiera goibela Oñatin

Txomin Madina Milikua 2022ko eka. 11a, 22:54

Gaur ekin zaio bainu sasoiari Oñatin, baina eguraldia ez da lagun izan. Hala, ez dira asko izan, esaterako, Usako ingurua hurbildu direnak. Kontuak kontu, irailaren 11ra bitartean arratsaldetan egunero egongo da soroslea bertan.

Herribusa, bestalde, astelehenetik aurrera joango da Usakora. Udaltzainek gogorarazi dute debekatuta dagoela Olaterako bide ertzetan zein Zuazolako zubian aparkatzea, eta aurten ere egokitu dutela ibilgailuendako aparkalekua Usako ondoko belardi batean.

Oñatiko bainu sasoiaren hasierak Usakori bakarrik ez, San Lorentzoko ur txorrotei ere eragiten die, gaurtik ura egongo delako bertan 11:00etatik 21:00ak arte. Eta Zubikoan, zabalik dago baita ere kanpoko belardiaren eta terrazaren eta barruko igerilekuaren arteko pasoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak