Ikasturtea amaitzeko 'Makilakixki' estreinatu du Ganbara Kantu Eskolak

Txomin Madina Milikua 2022ko ekainaren 11

Eskolako txikienen taldeek urte osoan zehar ikasitakoak jendaurrean erakusteko emanaldia egin zuten atzo Santa Ana antzokian.

Aitor Biain eta Aitor Garitanoren zuzendaritzapean eta pianoan Leire Ugartek lagunduta, askotariko piezak  eskaini zituzten atzo Ganbara Kantu Eskolakoek ikasturte amaierako emanaldian. Ganbara Txikitxo taldekoek, gainera,  Josu Elberdinek konposatutako Makilakixki ikuskizuna ere eskaini zuten lehen aldiz. Ezaguna den ipuin tradizionalean oinarritutako bertsio musikatua egin zuten, baina Oñatiko pertsonaia, baserri eta kontuetara egokituta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak