Erosketak egiteko 50 orga zozketatuko ditu Txandak ekainean

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko eka. 10a, 15:13

Eguerdian Txandak plazan egin duen prentsa agerraldian.

Sentsibilizazio kanpaina berria jarri du martxan Txanda elkarteak gaur. Herrian erosteak herria bizirik egoteko duen garrantzia adierazi gura du kanpaina honekin. Ekainean, erosketak egiteko 50 orga zozketatuko ditu bezeroen artean, eta opariak ere baditu euren artean banatzeko.

Txanda herriko dendarien elkarteak Oñatin erosiz, Oñatin bizi! izeneko kanpaina jarri du gaur martxa, #NiTokikozale sentsibilizazio-kanpainatik abiatuta. Herrian erostera gonbidatu gura ditu herritarrak, "herrian erosteak sekulako indarra eta garrantzia duelako herri bizi baten". Lelo hori irakur daitekeen biniloak ere jarri dituzte komertzioetan.

Kanpaina honetan, Oñatiko dendetan kontsumitzen duten herritarren artean 50 erosketa-orga –Txandako kideak adina– gorri zozkatuko ditu Txanda elkarteak, "herritarren eguneroko erosketak errazteko, 0km-ko gaiak kontsumitzen laguntzeko, herriari bizitza emateko eta, aldi berean, gure mezua herritar guztiei helarazteko". Sari banaketa uztailaren 2an, zapatua, egingo dute, 13:00ean Errementari Plazan. Sarituak izan direnak dei bat jasoko dute dei bat jasoko ekainaren 30etik aurrera. "Orgen zozketaz gain, Tokikozale zareten guztiok ere oparitxoa izango duzue zuen erosketak egiterakoan", azaldu dute eguerdian egin duten prentsa agerraldian.

Ekimen hau Txandak antolatu du Oñatiko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak