Bihar zabalduko da bainu denboraldia Oñatin

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko eka. 10a, 09:11

2020ko udan Usakon.

Ekainaren 11tik irailaren 11ra bitartean soroslea egongo da arratsaldeetan Usakon, eta Eltzia pareko ur uhinen parkean, ura. azken bi udetan ez bezala, aurten ez da edukiera mugarik egongo eta ez da txandarik hartu beharrik egongo.

Pandemia aurreko zaintza neurriekin hasiko da udako bainu denboraldia bihar, zapatua. Usako eta San Lorentzoko ur txorrotak ez ezik, Zubikoan ere zabalik egongo da, sasoi horre- tan, kanpoko belardiaren eta terrazaren eta barruko igerilekuaren arteko pasoa.

Soroslea Usakon

Bainu denboraldiak irailaren 11ra arte iraungo duen arren, kiroldegiko belardia eta terraza herriko jai nagusiak heldu arte izango dira erabilgarri.

Usakon zapatutik aurrera egongo da soroslea, egunero, 15:00etatik 21:00etara bat eta errefortzurako beste bat 16:00eta- tik 20:00etara. Aurten ez da edukierarik egongo putzuan bainatzeko eta ondoko belardian ere ez partzelak markatuta. Pandemia aurretik zegoen baldintzetan egingo da erabilera.

Urtero egiten duten moduan, aurten ere egun batzuk lehenago izan dira putzua garbitzen urpekariak. Hilaren 3an etorri ziren, Mutrikutik. Zuhaitzetako adarrak eta kristal handi bat atera zituzten putzutik, tamaina txikiko beste zikin batzuez gain. "Amuarrainak eta karramarroak ere ikusi ditugu, tamaina dezentekoak, gainera, azken horiek, eta horrek poztu egin gaitu. Seinale oso ona da hori. Ur garbia da - goen seinale", zioen bi urpekarietako batek.

Ur txorrotak, goiz eta arratsalde

Herribusa astelehenetik aurrera joango da Usakora: 16:00etan eta 19:30ean Ugarkaldetik irteten diren autobusak. Ekainaren 13tik uztailaren 31ra arte eta abuztuaren 22tik irailaren 10era arte izango da zerbitzu berezi hori astelehenetik egubakoitzera bitartean.

Eltzia aurreko ur uhinen parkean ere bihar zabalduko dituzte ur txorrotak. 11:00etatik 21:00etara egongo da ura, irailaren 11ra arte. Aurten ez da zaintzailerik egongo eta umeekin doazenak izango dira haien arduradunak.

Udaltzainen abisuak

Ibilgailuendako aparkalekua egokitu dute aurten ere Usako ondoko belardi batean, eta de- bekatuta dago Olaterako bide ertzetan zein Zuazolako zubian aparkatzea. Hori adierazten duten kartelak badaude jarrita eta errepidean ere adierazita; udaltzainak dagoeneko hasi dira isunak jartzen. Horrez gain, eremua zaintzeko gogorapen kartelak ere jarri dituzte, baita bizikletak zein eramandako guztia begi-bistan uzteko gomendioa dutenak ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak