Elkar Hezi eguna ospatuko dute gaur

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko eka. 10a, 07:29
2019ko Elkar Hezi eguna ospatzen.

Tailerrak, musika emanaldia, orla banaketa eta beste egingo dituzte gaur, egubakoitza, 17:00etatik aurrera, Santa Marinan, Elkar Hezi eguna ospatzeko. Ordura arte, baita ere jaialdiaren emanaldia eta jolasak, HHko eta LHko eraikinean.

Elkar Hezi eguna ospatuko dute gaur, egubakoitza, eta jolasen eta musikaren bidez ospatu ere. Eskola orduetan, jaialdiaren emanaldia eta tailerrak ere egingo dituzte eta 17:00etan, txarangak eta txorimaloak lagunduta kalekiran abiatuko dira Santa Marina plazara.

Jarraitu egingo du festak han. Tailer gehiago egingo dituzte lehenengo eta zuzeneko musika emanaldia izango egongo da gero: Uxue Igartua eta Naia Eskarzak joko dute, baita Maddi Arlanzonek ere. ia, orla banaketa eta beste egingo dituzte gaur, egubakoitza, 17:00etatik aurrera, Santa Marinan, Elkar Hezi eguna ospatzeko. Iluntzean, 19:30ean, batxilergoko bigarren mailako ikasleen orla banaketa ekitaldia egingo dute Santa Marinan bertan. Ekitaldiak egiten diren bitartean, materiala saltzen ere izango dira postu batean.

Familiendako jaialdia, hurrengo astean

Gaurkoa Elkar Hezi egunaren lehen zatia izango da. Bigarreran, familiendako jaialdiarena, alegia, datorren astean ospatuko dute: ekainaren 16an eta 17an. Arantzazuko Ama kaleko eraikineko lorategian izango da. Aste honetan banatu dituzte gonbidapenak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak