San Juan sua antolatzeko deia egin du Udalak

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko ekainaren 8a

San Juan sua herriko plazan, 2017an.

Hiru eginbehar izango ditu antolatzaileak: sua piztea eta itzaltzea, hesiak jarri eta kentzea eta publikoaren zainketa lanak egitea. Deialdia herritar guztiendako da.

Datorren ekainaren 23an San Juan sua antolatzeko deialdia egin du Udaleko kultura departamentuak. Udalak beharrezko baliabideak jarriko ditu antolatzailearen eskura eta haren eginbeharrak hiru hauek izango dira: sua piztea eta itzaltzea, hesiak jarri eta kentzea eta publikoaren zainketa lanak egitea.

Interesa duen hamasei urtetik gorako herritarrak mezua bidali dezakete kultura sailera. Hauxe da helbidea: kultura.idazkaritzaABILDUAonati.eus. Eskaera egiteko azken epea: ekainak 10, egubakoitza, izango da. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak