Aste honetan dira proposamenak lehenesteko tailerrak

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko eka. 6a, 15:21

Proposamenak jasotzeko Zubikoan jarri zuten ontzia.

Guztira 231 proposamen jaso dira partaidetzazko aurrekontuen lehen fasean. Mahai politikoak banan-banan aztertu ditu eta orain berriz egiten zaie herritarrei deia, leheneste tailerretan parte hartzeko. Euskaldun Berria gelan izango dira, 18:00etan

Proposamenak lehenesteko bi tailer egingo dituzte aste honetan:
  • Ekainak 7, martitzena. Hemen landuko dira gai hauen inguruan egindako proposamenak:
    • Plaza, komun publikoak, azoka, frontoia…
    • Argiteria publikoa eta hiri altzariak: farolak, bankuak, iturriak, barandillak…
    • Irisgarritasuna: espaloiak, zebra-bideak, oztopoak…
    • Mugikortasuna: aparkalekuak, errepideak, kaleak, oinezko guneak…
  • Ekainak 9, eguena. Hemen landuko direnak:
    • Kirola
    • Aisialdia
    • Zahartzaroa
    • Kultura
    • Animaliak
    • Jolas parkea
    • Berdeguneak
    • Mugikortasun jasangarria: bizikleta, ibilgailu elektriko…
    • Ingurumena
Tailer biak Euskaldun Berria gelan izango dira, 18:00etan.
 

231 proposamen guztira

 
Jasotako proposamen gehienak, %60 inguru, online jaso dira. Banan bana aztertu ditu denak udalbatza osatzen dute bi alderdi politikoetako ordezkariek osatutako Mahai Politikoak. Aurrez zehaztutako baldintzak betetzen dituen ala ez aztertu ditu eta galbahe horren ondoren, 158 proposamen izan dira onartuak eta 73 baztertuak.
Hala ere, batzuk proposamen berdinak dira (pertsona batek baino gehiagok eskaera berdina egin duen kasuetan), eta beste batzuk oso antzekoak. Horiek multzokatu egingo dira leheneste ariketarako eta, beraz, proposamen ezberdinak gutxiago izango dira.
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak