2022ko Corpus jaietako egitaraua aurkeztu du Oñatiko Udalak

Jon Irizar Aranguren 2022ko eka. 6a, 16:03

San Migel, 2019ko prozesioko artxiboko irudi batean. (Argazkia: Goiena)

Gaur aurkeztu du Oñatiko Udalak 2022ko Corpus jaietako egitaraua. Hiru urteren ostean, ohiko egitarauaz gozatu ahal izango dute herritarrek; besteak beste, meza nagusia, prozesioa, musika bandaren emanaldia, txistularien goiz-eresia, barrakak zein dantzarien saioak izango dira. Berritasunen bat edo beste ere egongo da; tartean, Sebastian erraldoiaren aurkezpena.

1.092 egunen ostean, ekainaren 19an itzuliko da bere osotasunean Corpus eguna. Baita, egubakoitzetik astelehenera, Oñatiko Udalak antolatu izan ohi duen ekintza sorta. Gaur eman du jakitera Udalak egitaraua.

Besteak beste, meza nagusiaz, prozesioaz, musika bandaren emanaldiaz, txistularien goiz-eresiaz, barrakez zein dantzarien emanaldiez gozatu ahal izango dute herritarrek. Eta izango da berritasunerako tarterik ere; zapatu arratsaldean egingo den Sebastian erraldoiaren aurkezpena horren adibide. Hona asteburuko hitzordu nagusiak –egitarau osoa beheko argazkian–:

  • Ekainak 17, egubakoitza
    • 9:00 - Corpus dantzak herriko ikastetxeetan zein auzoetan, Oñatz dantza taldearen eskutik.
  • Ekainak 18, zapatua
    • 9:00 - Foruen Enparantzatik abiatuta, Corpus dantzak herriko kaleetan zehar, Oñatz dantza taldearen eskutik.
    • 17:30 - Butterfly effect antzezlana haur eta gaztetxoentzat, Etxaluzeko plazan.
    • 19:00 - Santa Anatik hasita, Sebastian erraldoiaren aurkezpena, herriko txorimalo eta erraldoiekin batera.
  • Ekainak 19, domeka
    • 9:00 - Txistularien goiz-eresia.
    • 10:00 - Musika bandaren goiz-eresia.
    • 11:00 - Meza nagusia.
    • Mezaren ostean - Prozesioa herriko kaleetan.
    • 13:15 - Musika bandaren kontzertua, Lazarragako lorategian.
    • 18:15 - Oñatz dantza taldearen emanaldia, Foruen Enparantzan.
    • 19:00 - Dantzaldia musika bandarekin, San Migel Parrokiako atarian.
  • Ekainak 20, astelehena
    • Egun osoan zehar - Barrakak euro batean.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak