Goizean izan dira urpekariak Usakon, putzua garbitzen

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko eka. 3a, 14:07

Mutrikuko Buceo Euskadi enpresatik etorritako bi urpekariak goizean Usakon.

Zuhaitzetako adarrak eta kristal handi bat atera dute putzutik, tamaina txikiko beste zikin batzuez gain. Karramarroak eta amuarrainak ere ikusi dituzte. "Seinale ona da hori".

Gaur goizean izan dira bi urpekari Usakon bertako putzu barreneko zikinak ateratzen. "Joan den urtean baino hobeto ibili gara. Ur gutxiago zuen gaur errekak. Ez zegoen arazorik alde batetik bestera pasatzeko, adibidez. Aurten adar asko eta kristal handi bat atera ditugu, aipatzeko modukoak. Amuarrainak eta karramarroak ere ikusi ditugu, tamaina dezentekoak gainera azken horiek, eta horrek poztu gaitu. Seinale oso ona da hori. Ur garbia dagoenaren seinale", dio urpekarietako batek.

Uraren tenperaturari buruz, ez zaiela aparteko hotza iruditu adierazi du barre eginez: "Ez dugu hartu. Horrek esan gura du ez zaigula hotza iruditu".

Ekainaren 11n

Datorren astean, ekainaren 11n, emango zaio hasiera udako bainu denboraldiari Oñatin. Ur txorrotak ere egun horretatik aurrera egongo dira erabilgarri.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak