Ohar laburra kaleratu du Partzuergoak: "Idazki honen bidez jakinarazi nahi dugu egungo Urbiako Fondaren arduradunek, behin betiko, Fondaren kudeaketa uztea erabaki dutela".
Oharra amaitzeko eskatzen du "kudeaketarekin jarraitzeko interesa izango lukeenak deitu edo idatzi dezala Segurako udaletxera: 943-80 10 06 edo udala@segura.eus".
Goienak egubakoitzean argitaratuko du –papereko astekarian eta sarean– urte hauetan guztietan Urbiako Fonda kudeatu dutenek agurrekorako helarazitako oharra.
