Kirol Prentsaren Nazioarteko Elkarteak, Tara Davis luzera jauzilari estatubatuarrari ateratako irudiagatik izendatu du finalista Felix Sanchez argazkilaria, 2021eko munduko ekintzako kirol argazki onenaren irabazle izateko.
Tokioko Olinpiar Jokoetan atera zuen argazkia, eta ez zuen uste argazki horrekin "hain urrun" iritsiko zenik.
Sari hori Dohako (Qatar) Kalifa estadiumean emango dute ekainaren 12an. Sanchezen argazki horrez gain, beste bi ere izendatuta daude sari hori eskuratzeko.