Gaztelekuko bertso paper lehiaketako sari banaketa, domekan

Amaia Txintxurreta Guridi 2022ko maiatzaren 27a

2019ko sari banaketa ekitaldiko talde argazkia.

Herriko hiru ikastetxeetako ikasleen 121 lan jaso dituzte gaztelekuko XIII. bertso paper lehiaketan. Sari banaketa egingo dute domekan gaztelekuan, 11:30ean.

Antolatzaileek parte-hartzaile guztiak zoriondu nahi izan dituzte egindako ahalegina eskertzeko. Guztira 121 lan jaso dituzte aurten eta bost kidez osatuta egon den epaimahaiak "lan handia" egin behar izan du horrenbeste bertsoren artean, onenak aukeratzeko.

Zortzi saridun izendatuko dituzte; lehen hezkuntzako bost eta DBH eta Batxilergoko hiru. Saridun guztiek euskalgintzarekin eta bertsolaritzarekin lotutako sariak jasoko dituzte.

Domekako ekitaldian izango dira Maider Arregi eta Andoni Egaña bertsolariak eta Unai Gaztelumendi marrazkigilea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak