Ekainaren 27tik uztailaren 22ra bitartean izango dira; txanda bakarrean apuntatzen direnek data horietan izango dituzte jarduerak; bestela, lehenengo txanda ekainaren 27tik uztailaren 8ra izango da eta bigarrena uztailaren 11tik 22ra bitartean.
Hainbat ordutan eta jardueratan dago lekua oraindik: aquagazten, golfean, yoga gazteetan, zumban, badmintonean, eskaladan, tenisean, mendiko bizikletan, multikirolean, pilotan, patinajean, patin-hockeyan eta ur jolasetan. Informazio zehatzagoa, Zubikoako harreran edo 943 71 63 75 telefonoan.