Herri Artekoan, soilik, seniorrek lortu dute garaipena

Imanol Beloki Unamuno 2022ko mai. 22a, 11:48

Amezketaren kontrako partiduak jokatu zituzten atzo, Zubikoan, Oñatiko pilotariek. Kadeteak, gazteak eta seniorrak aritu ziren, eta horietatik, seniorrak, soilik, gailendu ziren. Kadeteen kategorian alde nabarmena izan een amezketarren eta oñatiarren artean, eta etxeko pilotariek 8-22 galdu zuten. Gazteen kategorian, berriz, maila berdintsuagoan aritu ziren, eta hauek ere galdu egin zuten 18-22. Seniorrek, berriz, maila ona erakutsi zuten eta partidu polita eskaintzeaz batera, garaipena lortu zuten 22-15.

Kadetetan Manex Guridik eta Iñaki Barrenak 8-22 galdu zuten partidua. Alde nabarmena egon arren, saiatu ziren aurre egiten, eta "Gaurkoan Amezketan baino hobeto aritzea espero genuen, baina, antzera aritu gara, eta ezin irabazi.

Gazteen mailan, aldiz, Peru Etxegarai Oier Regueiro aritu ziren amezketarren aurka, eta 18-22 galdu zuten. "Partidu gogorra izan da, eta, momentu batean partidutik irten gara, eta horregatik galdu dugu. Hala ere, egin dugun partiduarekin pozik geratu gara. Presioa genuen, urduri ere jarri gara, eta ezin izan dugu garaipena eskuratu. Horrela kontuak…".

Senior kategorian, Mikel Ugartek eta Iñigo Erlek 22-15 irabazi zuten partidua. "Hasieran kosta egin zaigu partidua bideratzea, baina, lan ona egin dugu. Frontoian ere giroa izan da, eta hori ere eskertzekoa da. "

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak