Mailaz igo da Aloña Mendi- Ingou Coin Broker areto futbol taldea

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko mai. 21a, 18:38

Bart Tolosan 0-1 irabazita, mailaz igo da Aloña Mendi - Ingou Coin Broker areto futbol taldea. Horixe zen taldearen helburua denboraldi hasieran, eta lortu du. Datorren denboraldian Gipuzkoako lehen mailan jokatuko du.

Maila igotzeko play-off-a jokatzen ari zen Aloña Mendi - Ingou Coin Broker areto futbol taldea eta atzoko garaipenarekin lortu du denboraldi hasieran zuen helburua: bigarren mailatik lehen mailara igotzea.

Tolosaren aurka jokatu zuen atzo, egubakoitza, 22:15an, hango kiroldegian. "Partidua oso lehiatua eta parekatua izan zen. Bietako edonork irabaz zezakeen baina guk egin genuen gola, eta garaipena lortu", dio taldeko Santi Bernalek.

Julen Ugartek egin zuen partiduko gol bakarra eta zoramena izan zen harmailetan. Izan ere, autobus bete jende joan zen Oñatitik Tolosara areto futboleko taldea animatzera.

Ligako txapelduna, hurrengo zapatuan

Datorren denboraldian, beraz, Gipuzkoako lehen mailan jokatuko du Oñatiko Aloña Mendi areto futbol taldeak. Maila igotzea lortu du baina oraindik ligako txapelduna dago erabakitzear. Datorren zapatuan jakingo da hori. Oñatiko eta Zaldibiako taldeek elkarren kontra jokatuko dute herri neutro batean: Andoainen, 15:45ean. Bietako bat izango da ligako txapelduna eta txapeldun ordea bestea; talde biek lehen mailan jokatuko dute datorren denboraldian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak