Auzoetako jaiak indartsu bueltatu dira eta horren adibide asteburuan Errekaldeko jaietarako prestatu dutena. Atzo, txorimalo eta erraldoien kalejirak familia eta gaztetxo mordoa erakarri zituen. Preso eta iheslarien aldeko elkarretaratzea ere egin zuten eta garagardo desberdinak dastatzeko aukera ere egon zen. Gauez, rock kontzertuek bete zuten plazatxoa. Gaur, orientazio proba, auzo bazkaria, goitibeherak, txorimalo eta erraldoiak, Txuleton's taldearen kontzertua eta Lizartxo taldearen erromeria egongo dira.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.