Rock kontzertuekin hasiko dira gaur Errekaldeko jaiak

Amaia Txintxurreta Guridi 2022ko mai. 20a, 11:45
Broken Legacy taldeko sei musikariak. (Argazkia: Broken Legacy).

Itxaflero jaurtiketarekin 19:00etan hasiko dira Errekaldeko jaiak eta domekara bitartean askotariko ekintzak izango dira familia guztiarendako. Gaur gauean, esaterako, 21:00etan hasita, herriko broken Legacy, Ezpalak, Añube eta Azken Sustraiak taldeak izango dira oholtza gainean.

Askotariko musika eskainiko dute hainbat taldek asteburuan Errekaldeko jaietan. Gaur 19:00etan ekingo diete festei eta 21:00etatik aurrera agertoki gainera lau talde igoko dira. Broken Legacy oñatiarrek Hortzimuga izeneko bigarren diskoko abestiak joko dituzte lehenengo; Zestoako Ezpalak ere igoko da taula gainera; ostean, Arrasate, Bergara eta Ataungo taldekideak dituen Añube; eta azkenik, Azken Sustraiak.

Zapatuan, berriz, oñatiarrak izango dira agertokiko protagonistak; izan ere, 19:00etan Txuleton's taldea igoko da taula gainera, eta 22:00etatik aurrera erromeria giroa nagusituko da Errekalden, Oñatiko Lizartxo taldearen eskutik.

Bestelako ekitaldiak ere izango dira asteburuan: txorimaloak eta erraldoiak egubakoitzean eta zapatuan, orientazio proba zapatuan 11:00etan, haur jolasak, goitibehera txapelketa, Oñatz dantza taldeko gaztetxoen dantza saioa domekan, mus txapelketa eta Txikiren umorezko bakarrizketa saioa ere sartuta daude egitarauan.

Maiatzak 20, egubakoitza

19:00 Itxaflero jaurtiketa

19:00 Txorimalo eta erraldoiak auzoko kaleetan

19:00 Pintxopotea

19:30 Preso eta iheslarien aldeko elkarretaratzea Errekaldeko plazan

19:30 Garagardo dastaketa

21:00 Rock kontzertua: Broken Legacy, Ezpalak, Añube, Azken sustraiak

Maiatzak 21, zapatua

11:00 Orientazio proba –10:30ean izen-ematea–

14:30 Auzo bazkaria

16:00 Haur jolasak

16:00 Goitibeherak

18:30 Txorimaloo eta erraldoiak auzoko kaleetan

19:00 Txuleton's taldearen kontzertua

22:00 Lizartxo taldearekin erromeria

Maiatzak 22, domeka

13:00 Oñatz dantza taldeko gaztetxoen dantza saioa

16:00 Mus txapelketa

19:00 Txikiren umorezko bakarrizketa: 40 urte eta aldapan behera

Ondoren, boletoen zozketa

00:00 Itxaflero jaurtiketa

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak