Guztira, 177 lagun elkartu ziren Donostiako Kursaalean diploma jasotzeko; horietatik, 90 myGADEko graduatuak – 54 Oñatiko campusekoak eta 36 Irungoak –, 65 masterrekoak – Kontabilitate eta Finantza Zuzendaritza, Erakundeen Nazioartekotzea, Marketin Digitala eta Pertsonen Talentuaren Kudeaketa Estrategikoa – eta gainerako 22ak, Lidergoaren eta Coachingaren arloan profesionalentzat zuzendutako programak amaitu dituztenak.
Diploma banaketaz gain, Orbeako zuzendari/gerentea den Jon Fernandezek, hitzaldi bat eman zuen. Ekitaldira bertaratu ziren, gainera, Lander Beloki – Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko dekanoa, ekitaldiari hasiera eman ziona – eta Vicente Atxa – Mondragon Unibertsitateko errektorea, ekitaldia itxi zuena –. Graduko espediente akademikorik onenak ere aipatu ziren ekitaldian.