Ezker-Anitza IUk elkartasuna adierazi nahi izan die hildako langile oñatiarraren senitarteko, lankide eta lagunei, eta bat egin du heriotza hau salatzeko antolatu diren mobilizazio eta elkarretaratze guztiekin.
Gaineratu du, "jasanezina" dela egoera hau, eta "berehalako neurriak hartu" behar dituztela bai administrazioak, eta baita ere enpresek.