Aramaion lan-istripuz hildako behargina dela eta, hainbat sindikatu, eragile eta alderdik elkarretaratze deialdi eta egoeraren gaineko irakurketak egin dituzte; tartean, Gipuzkoako PSE-EEk. "Atsekabea" adierazi dute zendutako langileagatik, eta "doluminak eta elkartasuna" adierazi nahi izan diete familiari eta gertukoei.
Alberto Albisteguik, Gipuzkoako Batzar Nagusietako Garapen Ekonomikorako Batzordeko batzarkide sozialistak, halaber, laneko ezbeharren alorrean "hobetzen jarraitzeko beharra" adierazi du. Hala, erakundeen, enpresen, sindikatuen eta langileen "lehentasuna ezbehar tasarekin amaitzea izan behar dela" adierazi du, hildakoen kopuruak murrizteko neurriak sustatzea eskatuz.