Musika astea ospatuko dute Jose de Azpiazu musika eskolakoek aste honetan. Orain artean egindako lana jendaurrean erakusteko aukera izango dute egingo dituzten emanaldien bidez. "Hasiera batean, geletan egiten ziren; ondoren, musika eskolan gurasoen aurrean; eta azkeneko urteetan herritarrei zabaltzen diegu entzunaldiak", adierazi du Arantzazu Bikuña irakasleak. Astelehenetik egubakoitzera bitarteko arratsaldeko entzunaldiak Santa Anan eta gaztelekuan izango dira. Ez da aurrez sarrerarik hartu beharko.
Hilaren 21ean, zapatua, 11:00etan, musika eskolan irakasten dituzten musika tresnak probatzeko aukera eskainiko diete herritar guztiei; 12:30ean, Herrixa Kantuan ekimena egingo dute, aspaldiko partez; eta 13:15ean, helduen konboaren eta triki-konbo taldearen zuzenekoak izango dira. Foruen plazan eta Atzeko kalean egingo dituzte, eguraldiak laguntzen badu; bestela, gaztelekuan.
Egitaraua
Maiatzak 16, asteleneha, Santa Anan
- 17:00 Abesbatza 2. pianoak, zeharkako txirula
- 18:15 Gitarrak, ahots teknika, perkusioa
- 19:45 Helduen emanaldia
Maiatzak 17, martitzena, Santa Anan
- 17:15 Musika eta mugimendua 2
- 17:45 Musika eta mugimendua 3
Maiatzak 17, martitzena, gaztelekuan
- 18:15 Triki-panderoak
Maiatzak 18, eguaztena, Santa Anan
- 17:00 Akordeoiak eta panderoak
- 18:00 Biolinak, txistuak, haize egur, haize metal, banda gaztea
Maiatzak 19, eguena, Santa Anan
- 17:00 Abesbatza 1, pianoak
- 19:00 Triki-panderoak
Maiatzak 19, eguena, gaztelekuan
- 18:00 Perkusioa
Maiatzak 20, egubakoitza, Santa Anan
- 17:00 Musika eta mugimendua 1
- 17:30 Musika goiztiarra
- 18:00 Prestakuntza
Maiatzak 21, zapatua
- 11:00-12:30 Instrumentuen erakustaldia
- 12:30-13:15 Herrixa Kantuan
- 13:15-14:15 Helduen konboa, triki-konbo taldea