Emanaldi berezia eskainiko du bihar, zapatua, Arantzazun Donostiako Orfeoiak. Horretan parte hartuko dute Donostiako Orfeoiak eta Gerardo Rifon organistak, eta zuzendari lanetan izango dute Jose Antonio Sainz Alfaro.
Orfeoikoek adierazi dute programa "erakargarria" prestatu dutela. Kantu hauek abestuko dituzte: Aita Madinaren Aita gurea, Tomas Araguesen Ave Maria, Pau Casalsen Nigra SUM, Leonard Cohenen Hallelujah, Francis Poulencen Litanies, La Vierge Noire eta Tomas Garbizuren Meza ontzia, besteak beste.
Sarrerak salgai daude hemen, 20 eurotan. Kontzertuaren egunean ere eskuratu ahal izango dira sarreran.