Dirulaguntza deialdi bat egin du Udaleko Kultura Departamentuak, eta bertan bi laguntza-lerro zehaztu dituzte: alde batetik, kultur proiektuak eta programak gauzatzeko 70.000 euroko diru poltsa izango da; eta bestetik, Oñatin, irabazi asmorik gabeko taldeek garatuko dituzten kultur sormen lanak egiteko 16.000 euroko beste poltsa bat jarri dute.
Dirulaguntza horien eskatzaileek dagokien eskaera-orri orokorrari proposatutako ekintza edo ekintzei buruzko fitxak erantsi beharko dizkiote. Baita nortasun agiriaren kopia edota identifikazio fiskalaren kodearen kopia ere. Eskariak baloratzerakoan, proposatutako programaren ezaugarriak, eskaera egin duen erakundearen ibilbidea eta ezaugarriak eta dituen finantza baliabideak hartuko dituzte kontuan.
Eskaerak Udalaren erregistro elektronikoan aurkez daitezke, modu telematikoan, edo HAZ bulegoan –aurretik txanda hartuta–, maiatzaren 23ra bitartean.