Nagusietan Labaka eta promesetan Arambarri irabazle

Amaia Txintxurreta Guridi 2022ko mai. 11a, 11:12
Lau eta erdiko XII. Soraluce pilota txapelketako hirugarren jardunaldiko une bat. (Argazkia: Mikel Gallastegi).

Lau eta erdiko XII. Soraluce pilota txapelketako hirugarren jardunaldia jokatu da Bergarako pilotalekuan, promes eta nagusien mailan. Promesetan Mikel Arambarri azkoitiarrak gailendu du Beñat Apezetxea goizuetarra (22-20). Nagusien mailan Uharteko Iker Espinalek ezin izan du Albizturgo Eneko Labaka garaitu (12-22).

Kalitate handiko lau pilotari izan dira lehian lau eta erdiko XII. Soraluce pilota txapelketako hirugarren jardunaldian.

Promesetan Mikel Arambarri azkoitiarrak gailendu du Beñat Apezetxea goizuetarra (22-20). Joko azkarra egin dute biek, atakera jokatuz. Saketik hamar tanto egin ditu Aranbarrik eta bost Apezetxeak. Bestalde jokoan, "tanto on ugari" egon dira bien partetik, Bergarako klubeko lehendakari Julen Aranbururen esanetan. Hasiera hobea izan du Aranbarrik, baina partidu erdirako parean jartzea lortu du Apezetxeak. 20. tantoa aurretik egin du Apezetxeak, baina, azken txanpan gehiago asmatu du Aranbarrik eta final erdietarako txartela lortu du.

Nagusien mailan Uharteko Iker Espinalek ezin izan du Albizturgo Eneko Labaka garaitu (12-22). Lehenengo erdian, Espinal hobeto ibili da, hark jarri baitu erritmoa, Aranbarriren esanetan, baina erditik aurrera Labaka, jaun eta jabe izan da. Sakearekin "min" egin dio eta errematetan ere "oso fin" ibili da, bigarren zatian tanto asko bukatuaz. Espinalek, bere ezker esku bikaina erakutsi du tanto batzuetan, baina, bigarren zatian Labakak eraman du erritmoa eta ezin izan du Soraluzeko txapelketako azken txapeldunak partidua aurrera atera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak