Sei-zazpi orduko ibilaldia izango da San Donatora, hamazazpi kilometro inguru 900 metroko desnibelarekin. Maiatzaren 15ean da irteera, 07:00etan postetxetik abiatuta. 10 euro da bazkideendako.
Hauxe da aurrerapena: "Maiatzeko irteera San Donatora izango da, Unanu herritik igoera aldapatsua hartuta. Lehenik Etxarri gainean Ihurbain tontorrera heltzen da, handik gailurra jarraituta, Beriain punturik garaiena irabazteko, Bertan harrizko San Donato eta San Cayetano ermita dago. Jeitsiera etzana hartuta, Euskal Herriko zentro geografikotik pasatuz, beste aldean dagoen Ollo haranean bukatzen da irteera. Ez du zailtasunik".