Asier Osinaga: "Erronka izan da orientazio proba antolatzea"

Xabier Urtzelai 2022ko mai. 8a, 17:32

Gipuzkoako Orientazio Liga herrikoiko bosgarren proba jokatu dute gaur Oñatiko kaleetan, eta haurren kategorian 120 neska-mutikok hartu dute esku, eta helduenean beste 100 lagunek. Pozik, eta lasaitua hartuta zegoen Asier Osinaga proba amaieran: "Mapak egiten berria naiz eta erronka izan da. Bestalde, informatikak ere pisua du halako probetan... Egia esan, maratoia errazago egingo nuke", adierazi du umorez.

Gipuzkoako Orientazio Taldeko kideek antolatuta egin dute proba Oñatin, San Migel jaien barruan. Eta, antolatzaileak gustura geratu dira emaitzarekin: "Arduratuta egon gara, ea mapa ondo zegoen, ea aukeratutako lekuak eta ibilbideak egokiak ziren, balizak, informatika kontuak... Baina bai, jendea pozik geratu da eta ez zaigu inor haserre etorri, horrenbestez, oso pozik geratu gara", adierazi du Asier Osinagak proba amaieran. Izan ere, leku askotatik etorritako koadrila polita batu da Oñatin: "Egia da nagusien mailan Urbasan ere beste orientazio proba bat antolatu dutela, eta beste batzuk hara joan dira. Urbasa, gainera, paradisua da halako probetarako, baina asko dira Oñatira etorri direnak".

Eskola kirolaren baitan maila txikietako 130 neska-mutikok hartu dute esku orientazio proban, gehienak binaka ibili dira eta nagusien mailan 100 lagunek hartu dute esku. "Familien kategoria ere bazegoen, guztira 10-12 familiek hartu dute esku".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak