Parte hartuko dute haurrek eta baita nagusiek ere. Antolatzaileek ez dakite Eskola Kirolaren bitartez zenbat gaztetxok eman duten izena, baina dakitena da gutxienez 80 heldu ere apuntatu direla parte hartzeko.
Herriko kaleetan jokatuko da, hiru mailatako ibilbideak egongo dira eta mapak Oñatiko Orientazio Eskolako Asier Osinagak prestatu ditu. Irteerak 10:00etatik 12:00etara egingo dira, eta aurrez txipak hartu beharko dira, San Anton plazan. Irteera lekua txipen harrera lekutik 100 metrora egongo da.