Jabier Etxeberria apaiza omenduko dute domekan

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko maiatzaren 5a

Jabier Etxeberria apaiz oñatiarra.

Jabier Etxeberria Arrese (Oñati, 1931) apaizak omenaldia jasoko du domekan San Migel parrokian, 12:00etako mezaren ostean, hango batzordearen eskutik. Bertsotan laburbildu dute haren ibilbidea, eta horiexek kantatuko dizkiote domekako ekitaldian.

Etxeberriak 22 urte zituela esan zuen lehen meza, Oñatin. Ondoren, hainbat herritan egon da apaiz lanetan: Arrasaten, Ibarran, Donostian eta Zumarragan, besteak beste. Oñatin ere ibili da, parrokian ez ezik Olabarrietan, Zubillagan eta Santxolopeztegin ere. Egun, Donostian bizi da, eta hamar bat egunerako etorri da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak