Hileko azken egubakoitzetan egin izan dituzte elkarretaratzeak herriko pentsiodunek eta ohitura hori berreskuratuta, eta langileen eguna gertu zegoela ikusita, Maiatzak 1 egunari egin zioten keinu han bildutakoek; langileen arropak ere jarri zituzten, aldarrikapena girotzeko.
Horrekin batera, ohiko aldarrikapenak ekarri zituzten: pentsio publiko duinak, kalitatezko egoitza publikoak, KPI errealaren pareko igoerak eta lan duina eta kalitatezkoa.