Aurtengoan euskararen gaiari eutsi nahi izan diote pailazo ezagunek beste behin Kuikui ikuskizunean. Bertan txoriak zirela amestuko dute eta munduari "Kuikui" esango diote. Amalurra txoriek bezala ikusten eta begiratzen ere lagunduko dute pailazoek, kantuekin lagunduta, zapatuan Oñatin eskainiko duten emanaldian.
Txantxiku Ikastolak antolatutako ekitaldia da eta sarrerak oraindik eros daitezke idazkaritzan edota Txokolateixan. Bi urtetik beherakoek ez dute ordaindu beharko.