Donostiako Orfeoiak 125 urte beteko ditu aurten, eta urteurrena ospatzeko kontzertuak emango ditu hainbat txokotan. Aurrenekoa, Arantzazuko basilikan izango da, maiatzaren 14an, arratsaldeko 19:00etan. Bederatzi obrekin taularatuko da abesbatza kontzertu berezi honetan.
Sarrerek 20 euro balio dute, eta dagoeneko salgai daude Interneten. Kontzertuaren egunean bertan ere erosi ahal izango dira basilikarako sarbidean, eskuragarritasunaren arabera.
Donostiako Orfeoia 1897an sortu zen, eta ehun obra sinfoniko-koral inguru, berrogeita hamar opera eta zarzuela baino gehiago eta folklore eta polifonia obra ugari biltzen ditu bere errepertorioak. 1987az geroztik, Jose Antonio Sainz Alfaro da zuzendaria.