Aria ezagunetako melodiak joko dituzte, askotariko estiloetan, musika bandakoek. Aipagarrienetako bat da Carmen suite klasikoa, eta amaieran, nahiz eta opera ez izan, opera hizpide duen Le Fantome de l'Opera musikal ezaguna ere entzun ahal izango da. Gonbidapenak Txokolateixan eskura daitezke dagoeneko.
Kalejirarekin, beti bezala, 11:00etan hasiko dira.