Elkarretaratzea egin dute Asier Guridiri elkartasuna adierazteko

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko api. 29a, 08:40

Ostegun iluntzean plazan egindako elkarretaratzea

Bere eta semearen nortasun egoera erregulatzeko eskatuz gose greba hasi zuen martxoaren 29an Caracasen, Venezuela. Atzo, eguena, elkarretaratzea egin zuten Oñatiko plazan hari elkartasuna adierazteko.

Martxoaren 29an hasi zuen Asier Guridi oñatiarrak gose greba. Caracasen (Venezuela) Espainiako Kontsulatu Orokorraren aurrean ari da egiten. Eskatzen du kontsulatu horrek 2020an ukatu zion pasaportea edo Venezuelako Komisio Nazionalak abenduan aitortu zion errefuxiatu izaera azalduko duen zedula ematea. Agiri ofizialen bat eskuratu eta bere nortasun egoera erregularizatzea da lortu gura duena.

Asier Guridi Zaloña oñatiarra 2005ean iritsi zela Venezuelara, Espainiatik ihesi, eta 2013an atxilotu zuten. Ordutik ez duela nortasun juridikorik eta hori barik hainbat eskubideren faltan dagoela salatzen du, lanbide legalik eduki ezin izana edo semea ordezkatu ezina, adibidez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak