DBH-2 eta batxilergoko bigarren maila arteko hogei igerilari Saloun izan dira Pazkoa astean, entrenatzen. Pandemia hasi baino lehen egin zuten horrelako lehenengo irteera, eta aurten errepikatu egin dute. Goizetan Salouko udal igerilekuan egin dituzte entrenamendu saioak eta arratsaldeetan arlo fisikoa landu dute. Ezagutza jolasak ere egin dituzte, elkarren artean hobeto ezagutzeko, eta Josune Odriozola entrenatzaileak guztiz positibotzat jo du esperientzia: "Ikusten da garapena izan dutela igerilariek, eta euren arteko taldea sendotzeko ere balio izan du irteerak". Aisialdian, Port Aventuran ere izan ziren.