Dagoeneko eman daiteke izena maiatzaren 8ko orientazio probarako

Amaia Txintxurreta Guridi 2022ko api. 27a, 11:22

2021ean Arantzazu eta Iturrigorri ingurutan egindako orientazio probako une bat.

Oñatin egingo da Gipuzkoako Orientazio Liga herrikoiko bosgarren proba, maiatzaren 8an, domeka. Izena Gotorientazioa.org webgunean eman daiteke, maiatzaren 5era bitartean.

Oñatin egingo den Gipuzkoako Orientazio Liga herrikoiko bosgarren proba, maiatzaren 8an, domeka izango da. 10:00etan egingo dira lehen irteerak eta 12:00etan azkenak. Mapa Asier Osinagak egin du eta hura izango da tratatzailea. Proba 1: 4.000 eskalan egingo dute.

Izen-ematea

Izena Gotorientazioa.org webgunean eman daiteke dagoeneko maiatzaren 5era bitartean, egun horretan 22:00etan itxiko dute izena emateko epea. Dena den, antolatzaileek adierazi dute inskripzioa aldez aurretik ixteko eskubidea izango dutela, aurreikusita duten jende kopuruak baino gehiagok izena ematen baldin badute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak