Olatz Salvadorren kontzertua Oñatin, domeka eguerdia girotzeko

Jone Olabarria 2022ko apirilaren 24a

Matinee formatuan egindako kontzertuak herritar ugari erakarri ditu gaur eguerdian Oñatiko Gaztelekura. Olatz Salvador musikari donostiarra bere taldearekin batera aritu da taula gainean, eta nahiz eta aitortu duen ez dagoela ohituta eguerdi aldean emanaldiak eskaintzera, bai ikusleak, baita musikariak ere giro ederrean aritu dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak