Iturritxok irabazi du Herriko Futbol Txapelketa

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko api. 23a, 20:52

Gaur jokatu dituzte Herriko Futbol Txapelketako finalak, Azkoagainen. Lehenik, Albok eta Tutelatraku aritu dira aurrez aurre, koparengatik borrokan, eta talde zuri-berdea nagusitu da (2-0). Ligako finalean, berriz, Mazedonia eta Iturritxo aritu dira zein baino zein gehiago eta, partidu lehiatua golik gabe berdindu ostean, penaltietan erabaki da irabazlea (4-5).

Kopako finalean, azkar egin ditu etxeko lanak Albokek, bosgarren eta hamahirugarren minutuan egindako bi golei esker. Julen Aranburuk eta Mikel Aginagaldek egin dituzte gol horiek. Hortik aurrera, bi aldeetan egon dira gol aukerak, baina ez da markagailua mugitu, eta zuri-berdeentzat izan da garaipena.

Ligako finalean, bestalde, Mazedoniak eduki du baloiaren jabetza hein handi batean, baina aukera garbiegirik sortu gabe. Bigarren zatian, Iturritxo taldeko Adama Sarrek sekulako aukera izan du bere taldea aurreratzeko, baina huts egin du. Azkenean, penaltietan erabaki da partidua eta Iturritxokoek bostak sartu dituzte. Mazedoniak, berriz, azkena huts egin du, Roberto Idigorasek ezin izan baitu berdintzeko gola sartu.

Beraz, Iturritxo izan da talderik onena 2021-2022 denboraldian. Izan ere, fase erregularreko txapeldunak ere haiek izan ziren eta txapelketa ere haiek irabazi dute.

Bestelako sariak

  • Jokalari beteranoena: Mikel Biain (Txuskos).
  • Golegile nagusiari 'Bere' saria: Chafiy Reda (Iturritxo).
  • Kopako finaleko jokalari onena: Julen Aranburu (Albok).
  • Ligako finaleko jokalari onena: Juan Pablo Pineda (Iturritxo).

Bestalde, Joseba Molinero Moli-k ere aitortza jaso du, denboraldi osoan epaile moduan egin duen lan guztiagatik.

Laguntzagatik, eskerrak

Azkenik, Herriko Futbol Txapelketako batzordeak eskerrak eman dizkie txapelketan lagundu duten eragile guztiei: Oñatiko Udala, Aloña Mendi KE, Oñati Irratia, Goiena Komunikazio Taldea, Aranburu bitxitegia, Astore, Distribuciones Urrutxi, Gereta ardoak, Lizarralde kirolak, Caravanas Oñate, Mendizabal kirolak, Alzu, Boga taberna, Iturritxo taberna, Izarraitz taberna, Ongi taberna, Aker taberna, Bizipoz, Pako taberna, Ikatz taberna eta Iturri taberna. 

Erlazionatuak

Herriko Futbol Txapelketako finalak, argazkitan

Eneko Azurmendi Barrena 2022 api 24 Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak