Euskal Errepublika aldarrikatu zuen Oñatiko Udalak gaurko egunez, duela 91 urte

Mirari Altube Arrese 2022ko api. 21a, 09:00

Gaurko egunez, duela 91 urte, Oñatiko Udalak Euskal Errepublika bat aldarrikatu zuen mozio baten bitartez eta gehiengo osoz onartu. Espainiako Errepublika ezarri eta astebete geroago izan zen, 1931ko apirilaren 21ean, hain zuzen ere. Hala eman du jakitera Naziogintza Taldeak.

Oñatikoa ez zen kasu isolatua izan haien esanetan, 1931ko apirilean beste udal askok ere Euskal Errepublika bat eskatu zutelako; horien artean zeuden honako hauek: Azpeitia, Zumaia, Orio, Zestoa, Hernani, Bermeo, Errenteria, Markina… baita Bergara ere.

Maiatzaren 7an ekitaldia Azpeitian

Hori gogoan, maiatzaren 7an ekitaldia egingo dutela Azpeitian –Herriko Plazan, 12:00etan eta Sanagustinen, 12:30ean– adierazi dute Naziogintza Taldetik: "Gure historia hurbileko pasarte ezezagun hori gogorarazteko, eta Euskal Errepublikaren beharra gaur egun ere aldarrikatzeko". Azpeitiarrak, oñatiarrak eta Euskal Herriko herritar guztiak gonbidatuta dituzte bertara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak