Selma Huxley historialariaren lana aitortzeko, Oñatin dagoen Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoko ikerketa aretoak bere izena hartu du gaur. XVI. eta XVII. mendeetako Euskal Herriko eta Gipuzkoako itsas historiaren ezagutzari egindako ekarpena jarri nahi izan du balioan Foru Aldundiko Kultura Sailak.
Harkaitz Millan Kulturako diputatuak adierazi du Gipuzkoak "aparteko zorra" duela historialariarekin: "Bere ikerketek behin betiko lagundu zuten Aro Modernoko gure itsas historia ezagutzen, testuinguru unibertsal batean kokatuz".
Ildo beretik jardun du Izaro Elortza Oñatiko alkateak ere: "Oñatiko artxiboak altxor ugari gordetzen ditu, eta Huxley horregatik etorri zen hona ikerketa egitera. Oñatik gauza asko eman zizkion eta berak ere bai Oñatiri. Herrian oso estimatua zen".