Egitarau berezia prestatu dute datozen egunetarako Arantzazuko Parketxean

Jon Irizar Aranguren 2022ko api. 13a, 13:16

Arantzazuko Parketxe barruko gune bat, artxiboko irudi batean. (Argazkia: Goiena)

Gipuzkoako Parketxeetan "bete-beteko" egitaraua antolatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak Aste Santurako eta Pazko asterako; tartean da Arantzazuko Parketxea. "Herritar guztiei" zuzendutako aukerak egongo dira, eta Arantzazun, esaterako, Gaztagintzaren sekretuak ekimena, txorien kantuak ezagutzeko ibilaldia eta Life Baccata erakusketa egingo dira.

"Urrutira joan gabe naturaz eta kultur ondareaz gozatu nahi duten gipuzkoarrentzat bete-beteko egitaraua prestatu dute Gipuzkoako Parketxeetan". Hala adierazi zuen, behinik-behin, prentsa ohar bidez Gipuzkoako Foru Aldundiak. Probintziako sei parketxeetan –Zegamako Anduetza, Ataungo Barandiaran eta Lizarrusti, Aiako Iturraran, Oiartzungo Arditurri eta Oñatiko Arantzazu– "herritar guztiei" zuzendutako aukerak prestatu dituzte Aste Santurako eta Pazko asterako.

Hiru ekimen

Arantzazuko Parketxeko eskaintzari erreparatuta, hiru izango dira "natura ingurunearen ezagutza bultzatzeko eta ingurumenarekiko errespetuzko balioak sustatzeko" egingo diren ekintzak.

Lehena, bihar bertan. Arantzazutik Gomiztegira ibilbide irisgarrian barrena joan ostean, Gaztagintzaren sekretuak jarduera egingo da artzain eskolan bertan. Bigarrena, apirilaren 30ean. Mikel Olanok gidatuta, txorien kantuak ezagutzeko ibilaldia egingo da Aizkorri-Aratz parke naturalean zehar. Eta hirugarrena parketxean bertan egongo den haginei buruzko Life Baccata erakusketa da.

Izen-ematea

Hamaika dira gainerako bost parketxeetan egingo diren jarduerak; hona egitarau osoa. Ekintza guztietarako ezinbestekoa da izena ematea; parketxeetara bertara deituta edo www.gipuzkoanatura.eus webgunearen bidez egin liteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak