Bi arrapala egin dituzte Otadui zuhaiztian, irisgarritasuna bermatzeko. Udal brigadako langileak ibili dira lan horiek egiten, duela aste pare bukatu zituzten arrapalak, eta, joan den astetik, heldulekuak jarri zituztenetik, erabiltzeko moduan daude. Argiteria hobetzeko lanekin ere ari dira; Olabarrietan bukatu dituzte eta Bidebarrietan hasiko dira laster.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.