Udal zerbitzuen ordutegia aldatu egingo da datozen egunetan

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko api. 13a, 08:15

Zubikoa kiroldegiko sarrera.

Aste Santuko jaiegunak datoz eta udal zerbitzuak itxita egongo dira egun batzuetan, esaterako kiroldegia, HAZ bulegoa eta udal liburutegia.

Zubikoa kiroldegia eta Herritarren Arreta Zerbitzua, esaterako, itxita egongo dira eguenean, egubakoitzean eta astelehenean. Zapatuan eta domekan, berriz, ohiko ordutegia izango dute. Udal liburutegia, aldiz, itxita egongo da datozen bost egunetan eta zabalik, ohiko ordutegiarekin, Pazko astean. Kontrara, zinema egongo da asteburuan. Eguenean zineklubik ez, baina asteburuko zinema bai; nagusien filma, El método Wiliams, 19:30an izango da, eta domekan 22:00etan ere bai. Umeena, Orkestra lurtarra, 17:00etan

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak