Musika eskolakoek asteburu "ederra" pasa dute Cambrilsen

Amaia Txintxurreta Guridi 2022ko api. 11a, 13:15

Musika eskolako ikasleak eta irakasleak, egubakoitzeko kontzertuaren aurretik ateratako argazkian.

Bi urtetik behin egiten dute Cambrilsera bidaia Jose de Azpiazu musika eskolakoek, eta pandemiagatik egin behar izan duten geldialdiaren ostean, asteburu honetan egin ahal izan dute berriro. Bi kontzertu eskaini dituzte eta bertako herritarrak dantzan ere jarri dituzte.

Guztira musika eskolako 56 ikasle eta irakasle irten ziren egubakoitzean, Cambrils aldera. Bertako Pinaret Parkean eskaini zuten lehen kontzertua egubakoitzean eta talde hauek hartu zuten parte: akordeoi taldeak, piano-joleek, txistulariek, triki-konbo taldeak, triki-pandero taldeak eta talde horiek osatu zituzten perkusioko, gitarrako, klarineteko, zeharkako txirulako eta tronboiko ikasleek.

Zapatuan, Port Aventuran pasa zuten eguna, eta domekan eskaini zuten bigarren kontzertua Salouko Arrantzaleen Parkean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak