Bilboko LGTBI Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiko (Zinegoak) sei film labur proiektatuko dituzte, jatorrizko hizkuntzan, zinema aretoan, bihar, hilak 27, aurten ere bat egin du-eta Oñatiko Udalak jaialdi honekin. Hauek dira lanak: Katerine Martineau-ren Les filles ne marchent pas seules la nuit ikus-entzunezkoa; Paloma Or-landini-ren Ob Secena; Albert Carbo-ren Elsa; Shaleece Haas-en To the Future, With Love animaziozko lana; Maider Garciaren No deberías eta Aitor Gametxoren Berak baleki. Proiekzioen emanaldia 18:30ean da, Udaleko berdintasun sailak eskainita.