Fagor Profesional Aloña Mendik ligako azkeneko lehia jokatu du gaur Zubikoan. Ezer ez zegoen jokoan bi taldeen artean; hala ere, oñatiarrek garaipenarekin amaitu nahi zuten liga zaleen aurrean.
Partidu borrokatua izan da, eta baita berdindua ere. Detaile txikietan egon da aldea. Azkenean, Aloña Mendik 26-25 irabazi du.
Atsedenaldira 15-15 berdinduta iritsi dira.
Partidu estua, liga guztian moduan
"Bagenekien partidu estua izango zela, nahiz eta ezer ez egon jokoan. Ligako partidu guztiak izan dira horrelakoak, egia esan", azaldu du partidu amaieran Aloña Mendiko entrenatzaile Aitor Biainek.
Lehia oso ondo hasi dutela azaldu du Biainek: "Bigarren zatian estutu egin dugu defentsan; hala ere, erasoan zenbait huts egin ditugu, baina Zarautzek ere huts asko egin ditu".
Liga garaipenarekin bukatzea garrantzitsutzat hartu du Biainek: "Bai zaleei begira eta baita taldeari begira ere"