Revelation izeneko programa eskainiko du Hots abesbatzak gaur Santa Anan eta musika garaikideaz osatutako programa izango du kontzertuak. Konposatzaile hauek azpimarra daitezke: Stroope, Ibañez, eta Ugalde. Piano lanetan Amaia Zipitria arituko da, eta zuzendari lanetan Aitor Biain Bidarte.
Guztira hamar kantu eskainiko dituzte. Sarrera doan da –edukiera bete arte– eta ez dira aurrez hartu beharko.