Futbol campusean 100 gaztetxo inguruk hartuko dute parte

Amaia Txintxurreta Guridi 2022ko api. 8a, 11:03

Azkoagain futbol zelaia.

Apirilaren 19tik 22ra bitartean egingo da futbol campusa eta 2013tik 2011ra bitartean jaiotako 95 gaztetxok eman dute izena dagoeneko. Oraindik ere badago izena emateko aukera.

Apirilaren 19tik 22ra bitartean, goizez, 09:00etatik 13:00etara egingo da futbol campusa. Bertan parte hartzeko aukera dute 2013tik 2011ra bitartean jaiotako umeek, eta dagoeneko 95ek, behintzat, eman dute izena. Antolatzaileak gustura daude zifra horrekin, eta horien gidari lanetan zortzi monitore ibiliko dira. Bi orduz futbol saioak egingo dituzte egunero eta beste bi orduetan bestelako taldekako kirolak, frontoi kirolak eta jolasak egingo dituztela aurreratu dute.

Aurten, gainera, parte-hartzaileen artean kamisetak banatzeko asmoa dute antolatzaileek, eta futbol munduan dabilen gonbidaturen bat ekarri nahi dute.

Izen-emateak zabalik jarraitzen du; alonafutboludalekuak@gmail. com-era idatzi behar da. Parte hartzeko prezioa 60 euro da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak