Seniorren bigarren maila nazionaleko Mekalki Aloña Mendi saskibaloi taldea gutxigatik ez zen sailkatu goiko faserako, eta bigarren aldi honetan "erdipur- di" doazela adierazi du taldeko entrenatzaile Aitor Ugartek.
Lehenengo itzuliko lau partiduetatik bakarra irabaztea lortu dute. Aurreko astean lortu zuten garaipena, hain justu, eta entrenatzaileak dio moralki hori eurendako oso garrantzitsua izan dela eta asko animatu dituela partidu hori irabazteak.
Zortzi talde ari dira elkarren arteko lehian eta azken sei postuetan daudenak jaitsiko dira mailaz; beraz, "larri samar" dabiltzala aitortu du Ugartek, baina oraindik "aukerak" badituztela azpimarratu nahi izan du entrenatzaileak.
Gelditzen zaizkien hiru partiduetatik hirurak irabazi behar dituzte mailaz ez jaisteko; hauxe adierazi du Ugartek: "Guretzat azken hiru partidu hauek hiru final izango dira". Eta asteburu honetan etxean hartuko dute Getari taldea.